Ibaeta Basketek Lauren Cox estatubatuarra fitxatu du
Ibaeta Basketek Lauren Cox fitxatu du 2022-2023 denboraldirako. Jokalari estatubatuarrak Gabonak baino egun batzuk lehenago jakin zuen Ibaeta Basketera joateko aukera zuela. Azaldu duenez, zalantzarik gabe baiezkoa eman zuen: “Aukera berrien bila nabil beti. Nire lehen denboraldia izango da Europan eta lehenbailehen jokatzeko irrikan nago “. Jokalariak 23 urte ditu eta Baylon taldean aritu da 2020rarte.
Astelehenean iritsi zen Donostiara, eta asteartean Spar Gran Canariaren aurkako partidua jokatzeko aukera izan zuen. Estatu Batuetan denboraldia irailean amaitu eta maiatan hasten da, horregatik erabaki du Coxek Donostiara etortzea: “WNBAko denboraldia jokatu ondoren, nire helburua zen jokatzen jarraitzea, sasoian egon eta nire trebetasun indibidualak entrenatzeko”.