Udalak zuhaitz arriskutsuak eta egoera txarrean daudenak kenduko ditu
Tokiko Gobernu Batzordeak hiriko zuhaitz arriskutsuetan jarduteko lanak onartu ditu. 668.881 euroko aurrekontua izango du proiektuak.
Donostiako Udalak hiriko zuhaitzen baldintza biologikoak eta egiturazkoak aztertu ditu, oinezkoentzat eta aldameneko eraikinentzat eragin dezaketen arriskua ebaluatuz. Horrez gain, zuhaitzak inausteko edo mozteko irtenbideak proposatu ditu, haien arriskua gutxitzeko.