Lucas Egibar eta Alvaro Romero snowboarderrak Munduko Kopako finaletarako sailkatu dira

Lucas Egibar eta Alvaro Romero snowboarder donostiarrak Munduko Kopako finaletan lehiatuko dira bihar, hilaren 8an, gaur sailkatzea lortu ostean. Krasnosyarsken (Errusia) egiten ari dira Munduko Kopa.
Sailkapen fasean bederatzigarren gelditu da Egibar, eta 27. Romero. Finalak Eurosport eta Teledeporte kateetatik zuzenean ikusi ahal izango dira larunbatean, 05:50ean.
Egibarrek munduko txapelketa irabazi zuen iaz, eta, beraz, titulua defendatzera joango da. Romero ere maila ona erakusten ari da azken hilabeteotan, besteak beste, Espainiako snowboardcross txapelketa irabazi baitzuen apirilean.