Añarbeko presaren hustuketa kontrolatua egingo dute
Atzo gauerditik, Añarbeko arroan erregistratutako prezipitazioek nabarmen gainditu dituzte aurreikuspenak: presan 156,1 l/m2 bildu dira guztira (88,5 l/m2 atzo eta 67,6 l/m2 gaur) eta Artikutzan 218,4 l/m2 (117,7 l/m2 atzo eta 100,7 l/m2 gaur). Hori dela eta, hustuketa kontrolatua egingo dute. Urumearen maila jaisten doan heinean, hustuketa emaria handituz joango da, hurrengo euriteei aurre egiteko prebentziozko babes nahikoa sortzeko.
Presa itxita egon da une oro, eta azken 38 orduetan 4,96 milioi m3 (13,3 portzentaje-puntu) atxiki ditu, ur bolumen hori Añarbe ibaira eta ondoren Urumeara iristea saihestu dute. Ereñozuko estazioak 2,32 metroko altuera izan du goizeko 10etan, alerta laranja gaindituz. Urtegian, ordu horretan, segundoko 95 m3-ekoa zen emaria; beraz, urtegiak Urumea ibaiaren 95 zm inguruko gorakada saihestu du uraldiaren unerik txarrenean.
Presaren datuak hemen ikus daitezke zuzenean.