Hamargarren Mikel Laboa bertso sariketa berezia izango da
Igandean, hilaren 16an, X. Mikel Laboa bertso sariketa egingo dute Antiguako Doka antzokian, 17:00etan. Aurtengoak ez du sariketa formatua izango, saio berezi batena baizik. Hain zuzen ere, sariketa irabazi duten bertsolariek parte hartuko dute: Unai Gaztelumendi, Asier Azpiroz, Maialen Akizu, Nerea Ibarzabal, Unai Mendizabal, Joanes Illarregi, Haritz Mujika eta Txaber Altube. Nahia Sascok, berriz, ez da Dokako saio berezian izango. Unai Elizasu izango da gai jartzailea