Pentsiodunek itxialdia egin dute Egian
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lau urte beteko ditu larunbatean, hilaren 15ean, eta urteurrena dela eta, itxialdi batekin hasi dute astea. Astelehen gauean hasi zuten itxialdia, Egiako Txoko Internazionalistan, eta han pasa dute gaua, euren eskubideak aldarrikatzen. Hain zuzen, datozen egunotan egingo dituzten mobilizazioak iragartzeko, prentsaurrekoa egitekoak dira gaur goizean.
Izan ere, besteak beste, manifestazioa egingo dute larunbatean Donostian eta Hego Euskal Herriko beste hiru hiriburuetan. Orain arte lortutakoa nabarmenduko dute mobilizazioetan, baina baita “egiteko asko” gelditzen direla aldarrikatu ere. Esaterako, lan erreformaren derogazio osoa aldarrikatzen dute, etorkizunean pentsio duinak izan ahal izateko.