Musikeneko ikasle batek crowdfunding kanpaina abiatu du New Yorkeko Manhattan School of Music zentroan sartu ahal izateko
Sofia Sanchez Maestro (Santander, 2000) pianista Musikeneko ikaslea da, eta duela gutxi, New Yorkeko Manhattan School of Music zentroan sartzeko froga egiteko aukeratu dute. Pianistak, crowdfunding kanpaina jarri du martxan, ezin baitu bidaiaren kostua ordaindu. Froga martxoan izango da, eta Sanchezen hitzetan, “funtsezkoa da bere piano garapenerako”. 2018an Kantabriako Musikaren Sari Berezia jaso zuen, eta Madrilen, Logroñon, Santanderren, Bilbon eta Donostian eskaini ditu kontzertuak.
“Une hauetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da espainiar talentu gazteei eta, batez ere, musikako ikasleei laguntzea, pandemiaren hasieratik nabarmen murriztu baitituzte arteari emandako laguntza ekonomikoak eta laguntza kulturala”, azaldu du. Dirua biltzeko asmoz, kontzertuak lotzen saiatzen ari da, baina askotan ez dira ordaintzen, eta beste bide batzuk bilatu nahi ditu.
Sanchezen ibilbidearen inguruko informazioa eta eskainitako kontzertuen hainbat bideo bere webgunean topatu daitezke.