Pandemian baimendutako aldi baterako terrazen epea luzatu nahi du udalak
Donostiako Udalak urrian iragarri zuen pandemiaren ondorioz baimendutako behin-behineko terrazak erretiratu beharko zirela, zehazki, urtarrilaren 31 baino lehen kendu beharko zirela esan zuen. Eneko Goia alkateak, ordea, terrazak mantentzeko luzapena diseinatzen ari direla jakinarazi zuen atzo. Neurri hori hartzea “zentzuzkoa” ikusten du, izan ere, osasun neurriek indarrean jarraitzen dute.