Udal langileek zaintza eta lana uztartu ahal izateko neurriak eskatu ditu Elkarrekin Donostiak
Elkarrekin Donostiak salatu du koronabirusaren omikron aldaera sortzen ari den egoeraren aurrean, udal langileek ez dituztela zaintza eta lana uztartu ahal izateko baliabideak. Horregatik, udal gobernuari galdetuko dio ea zergatik ez diren ezartzen ari, besteak beste, telelana egitea ahalbidetzen duten neurriak.
“Sail askorentzat funtsezkoak diren aldietan, pertsona batzuek jaiegunak gastatu behar izan dituzte senitarteko adingabeak edo mendekotasun egoeran daudenak konfinatuta dituztelako, telelana egiteko aukerarik gabe eta beren lanpostuak edo lan beharrak aldi baterako betetzeko aukerarik gabe”, salatu du Aitzole Aranetak, koalizio ezkertiarreko bozeramaileak.
Era berean, Aranetan gogorarazi du udal langileek hainbat protesta egin dituztela azken hilabeteotan. Hain zuzen ere, asteazken goizeko ezohiko udalbatzarrean ere izan dira udal langileak, euren egoera salatzen.