Gemma Gili 2023ra arte izango da txuri-urdina
Gemma Gili erdilariak bere kontratua berritu du Realarekin, eta elastiko txuri-urdina jantziko du 2023ra arte, gutxienez. Castello de la Planako (Herrialde Katalanak) 27 urteko erdilariak bere hirugarren urtea beteko du laster klub txuri-urdinean, eta 2023ko ekainaren 30era arte sinatu du Realarekin.
Hemen egon nahi dut, oso gustura nago, jokatzen ere asko disfrutatzen ari naiz eta horregatik jarraitu nahi dut”, nabarmendu du Gilik.