Katalunia plazako krimenaren epaiketa otsailaren amaieran hasiko da
2020ko martxoaren 14an, pertsona bat labankadaz hil zen Katalunia plazan. Egunean bertan, 31 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, eta otsailaren amaieran epaituko dute Gipuzkoako Auzitegian. Fiskaltzak 25 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, hilketa delitua egotzita, eta 110.000 euroko kalte-ordaina eskatu du hildakoaren familiarentzat. Epaiketa otsailaren 21ean hasiko da, Gipuzkoako Auzitegiko Hirugarren Sekzioan, eta martxoaren 4ra arte luzatuko da.
Gertakariak goizeko 06:00ak aldera izan ziren, eta Ertzaintzak 06:30ean atxilotu zuen gizona Txaparrene kalean. 47 urteko biktima 07:00ak aldera hil zen, jasotako labankaden ondorioz.