Azken egunetako tenperatura baxuekin La Sirena aterpetxea itxita egon dela salatu du Harrera Sareak
Donostian muturreko hotz aurreikuspen egunetan etxegabeei larrialdi arreta egiteko neguko dispositiboa jarri zen martxan 2021eko azaroan Ondarretako La Sirena aterpetxean. Eraikinak 44 plaza ditu. Hiritarron Harrera Sareak azken egunetan izan diren tenperatura baxuak kontuan harturik, aterpetxea itxita egon dela salatu du: “Nola ulertzen da negu betean egiten duen hotzarekin, La Sirena hotzaren aterpetxea deritzona itxita eta hutsik egotea?”.
Pasa den abenduan, berriz, La Sirena aterpetxea neguan egunero irekitzeko eskatu zuen Harrera Sareak. Oraingoan, eskaera bera egin diote udalari:”Ez itxaron tragedia bat gertatu arte”, dio sareak. Horrez gain, herritarrei mantak eta lozakuak eskatu dizkiete, biltzena ari direnak ez baitira nahikoa. “Gure hiriko errealitateaz jabetzeko dei larria da”, nabarmendu du sareak.