San Sebastian Egunean balkoiak eta erakusleihoak apaintzeko deia egin dute
Marisol Garmendia Merkataritzako zinegotziak, Donostia Turismoarekin lankidetzan, San Sebastian Eguna dela eta lokalak, erakusleihoak eta balkoiak girotzera gonbidatu ditu saltoki, ostalaritza establezimendu, hotel eta herritarrak.
“Pandemiak gure egun handia kendu badigu ere, ezin dugu apatian erori eta ezin dugu ahaztu osteguna dela donostiarrentzat egunik garrantzitsuena”, adierazi du Garmendiak. Horren harira, Donostia Turismoak hashtag bat jarri du martxan herritarrek apaingarrien argazkiak zabaldu ditzaten. Argazkiak, #gorasansebastian hashtagarekin igo beharko dira, eta argazkirik onenen artean, Lasala Plaza hotelean gau bat igarotzeko aukera zozketatuko dute.