Gautxori zerbitzua luzatuko dute San Sebastian bezperan eta egunean

San Sebastian egunaren harira, Dbusek gautxori zerbitzua ordubetez luzatuko du bihar eta etzi. Hau da, hilaren 19tik 20ra eta 20tik 21era bitarteko goizaldetan 02:00ak arte emango dute zerbitzua. Linea bakoitzaren inguruko xehetasunak helbide honetan kontsultatu daitezke.