Añorgatik sartuko da Donostiara 22. Korrika
71 egun falta dira 22. Korrikarako. Amurriotik abiatuko da martxoaren 31n, eta Donostian bukatuko da, apirilaren 10ean. AEK-k ibilbidea ezagutzera eman du, eta hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ostean, Añorgatik sartuko da Korrika Donostiara. Goizeko 07:30ak aldera iritsiko da hirira, eta amaierako ekitaldia Bulebarrean egingo dute 12:30ean. Ibilbidea osorik helbide honetan kontsultatu daiteke.