Haur danborradako desfileengatik Dbusek aldaketak egingo ditu
Bihar, hilak 20, San Sebastian eguna izango da, eta haur danborrada egingo dute hiriko hainbat auzotan. Hori dela eta, Dbusek aldaketak iragarri ditu zenbait autobus lineetan. Hona hemen, auzoz auzo, egingo dituzten moldaketak.
Bidebieta
Aldaketak egingo dira 11:00etatik 14:00etara gutxi gorabehera.
- 14. Bidebieta: Joan XXIII.a 2, Bidebietako Anbulatorioa, Julio Urkixo 38, Serapio Mujika 29 eta Joan XXIII.a (Kiroldegia) geltokiak kendu egingo dira, eta San Pedro hiribideko behin-behineko zutoin batera aldatuko dira. Pasai San Pedro 25eko geltokitik abiatuta, San Pedro hiribidean, Juan XXIII.arekin gurutzatzen den lekuan, dagoen behin-behineko zutoineraino joango da, eta, han, itxaron denbora egingo du.
- 38. Trintxerpe-Altza-Molinao: Joan XXIII.a geltokia (Kiroldegia) San Pedro hiribideko behin-behineko zutoin batera aldatuko da.
Loiolako Erribera
Aldaketak egingo dira 11:00etatik 14:00etara gutxi gorabehera. Loiola alderantz:
- 24. Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo, 26. Amara-Martutene eta 31. Intxaurrondo-Antigua-Ospitaleak: Toribio Alzagako eta Bartzelona hiribidea 10 eta 26ko geltokiak kenduko dira.
- 41. Gros-Egia-Martutene: Egiatik Loiola aldera jaistean, Aralar mendilerrotik sartu, Kuarteletako biribilgunean biratu, eta Loiolako biribilguneraino joango da, Zorroaga pasealekutik sartuz. Otamendi Anaien kalearen ondoan noranzkoa aldatuko du (behin-behineko zutoinean geratuta), eta Loiolako biribilgunetik Martutenerako bideari helduko dio berriro.
Amara alderantz:
- 26. Amara-Martutene, 27. Altza-Intxaurrondo-Antigua eta 31. Intxaurrondo-Antigua-Ospitaleak: Geltoki hauek kenduko dira: Bartzelona hiribidea 15 eta 35 eta Gregorio Ordoñez.
- 41. Gros-Egia-Martutene: Loiolako biribilgunera iristean, ez da Loiolako Erriberara sartuko, eta Zorroaga pasealekutik joango da. Otamendi Anaien kalearen ondoan noranzkoa aldatuko du (behin-behineko zutoinean geratuta), eta Loiolako biribilgunetik Egia-Groserako bideari helduko dio berriro.
Erdialdea eta Gros
Aldaketak egingo dira 11:00etatik 14:00etara gutxi gorabehera.
- 5. Bentaberri, 16. Igeldo, 18. Seminarioa eta 25. Bentaberri-Añorga: Erdialderantz San Martinetik ibiliko da, eta Manterola kalean biratuko du, Zubieta 14rantz (bukaerako geltokia). Geltoki hauek kenduko dira: Ondarreta eta San Martín 57 5 eta 25 lineentzat, Askatasunaren hiribidea 31, Okendo, Bulebarra eta Gipuzkoa plaza. Antigua alderantz, ohiko ibilbidea, Zubieta 14tik aurrera. Bulebarreko geltokia eta Gipuzkoa plazakoa kendu, eta Zubieta 14ra eramango dira.
- 19. Aiete-Bera Bera: Erdialderantz, Aldapetatik joanda, Easo zein Askatasunaren hiribidetik igaroko da, eta bukaerako geltokia Urbieta 6an izango du. Okendo eta Gipuzkoa plazako geltokiak kenduko dira. Aiete alderantz, Urbieta 6tik aurrera ohiko ibilbidea egingo du. Gipuzkoa plazako geltokia kenduko da.
- 21. Mutualitateak-Anoeta, 26. Amara-Martutene eta 28. Amara-Ospitaleak: Erdialderantz, (26. Amara-Martutene lineak ez du ibairantz biratuko, eta Antso Jakitunetik, Mendeurrenetik eta Easotik jarraituko du). Easotik, Askatasunaren hiribidean biratu, eta Urbieta 6-12 alderantz joango da, eta ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Gernikako Arbola, Maria Kristina zubia, Okendo eta Bulebarreko geltokiak kenduko dira. Amara alderantz, ohiko ibilbidea, Urbieta 6-12tik. Bulebarreko geltokiak kenduko dira.
- 13. Altza, 14. Bidebieta, 24. Altza-Gros-Antigua, 31. Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 29. Hego Intxaurrondo: Jesuitak, Mariaren Bihotza, Kursaal, Bulebar, Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren hiribideko geltokiak kendu egingo dira, eta Galtzada Nagusira, Kolonera eta Mirakruzera lekualdatuko dira.
- 8. Gros-Intxaurrondo: Ibilbide laburra Kolon pasealekutik. Bukaerako geltokia Pinudi plazan. Intxaurrondo alderantz, ezingo da Iparragirretik eta Zurriolatik ibili. Autobusa Mirakruzetik ibiliko da, Jaialaiko tuneleraino (L29 geltokiak). Maestro Arbosetik aurrera, ohiko ibilbidea egingo du. Geltoki hauek kenduko dira: Bulebarra, Askatasunaren hiribidea, Iparragirre, Zurriola eta Nafarroa hiribidea. Iparragirrera edo Euskal Herria plazara lekualdatuko dira.
- 9. Egia-Intxaurrondo: Iztuetatik aurrera Frantzia pasealekutik, Maria Cristina zubitik eta Foruen pasealekutik joango da, eta Santa Katalina zubian egingo du bukaerako geldialdia (behin-behineko zutoina). Euskadi plazako geltokia, Bulebarrekoa eta Askatasunaren hiribidekoa kendu egingo dira, eta Santa Katalina zubira lekualdatuko dira.
- 17. Gros-Amara-Miramon: Kendu egingo dira Iparragirre, Zurriola eta Nafarroa hiribideko geltokiak.
- 42. Aldapa-Egia: Galtzada Nagusitik aurrera Kolon pasealekutik, Frantzia pasealekutik, Maria Cristina zubitik eta Foruen pasealekutik joango da, eta Santa Katalina zubian egingo du bukaerako geldialdia (behin-behineko zutoina). Kursaaleko geltokia, Bulebarrekoa eta Askatasunaren hiribidekoa kendu egingo dira, eta Santa Katalina zubira lekualdatuko dira.
- 31. Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: Aiete-Ospitaleak alderantz, geltoki hauek kenduko dira: Kursaala eta Bulebarra. Kolon pasealekura eta Urbieta 6ra eramango dira. Intxaurrondo alderantz, Aldapetatik jaistean, Easotik jarraituko du (Easo 27an geldialdia eginez), eta, ondoren, San Martin, Urbieta kalea, Mendeurrenerantz jarraitu, eta Parke kalea, Gernikako Arbola, Foruen pasealekua, Etxaide, Askatasunaren hiribidea 3 (geltokia), eta hortik aurrera, ohiko ibilbidea.
- 33. Larratxo-Intxaurrondo-Antigua-Berio eta 45. Renfe-Bus Geltokiak-Antigua-Aiete: Gainera, Matiatik desbideratuko da, 11:00etatik 14:00etara. Antigua alderantz, Askatasunaren hiribidea 18ko geltokia, Zubieta 14koa eta La Perlakoa kenduko dira, eta Kolon pasealekura eta Norteko Geltokira eramango dira. (Horrez gain, 11:00etatik 14:00etara Zumalakarregi 10eko, Anbulatorio Zaharreko eta Irakasle Eskolako geltokiak kenduko dira). Erdialderantz, San Martin 57ko, Askatasunaren hiribidea 31ko geltokia eta Askatasunaren hiribidea 21ekoa kenduko dira, eta Askatasunaren hiribidea 3ra lekualdatuko dira.
- 36. San Roke-Aldakonea: San Roke alderantz, Euskadi plazako geltokia eta Askatasunaren hiribidea 20koa kenduko dira. Aldakonea alderantz, askatasunaren hiribidea 19ko geltokia kenduko da eta Askatasunaren hiribidea 3ra eramango da.
- 37. Rodil-Zorroaga: Zorroaga alderantz, Mariaren Bihotza, Kursaal, Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren hiribidea 7ko geltokiak kendu, eta eta Kale Nagusira, Kolon pasealekura edo Norteko Geltokira lekualdatuko dira. Rodil alderantz, geltoki hauek kenduko dira: Easo plaza, Easo 27 eta Askatasunaren hiribidea 21. Foruen pasealekura eta Askatasunaren hiribidea 3ra eramango dira.
- 41. Gros-Egia-Martutene: Ezingo da Zurriolatik eta Nafarroa hiribidetik ibili. Euskadi plazatik aurrera Mirakruzetik jarraituko du (L31 geltokiak). Hasierako geltokia Jaialain izango da. Puntu horretatik, Egiarantz, ohiko ibilbidea egingo du.
- 46. Morlans: Morlans alderantz, Askatasunaren hiribidea 20ko geltokia kenduko da. San Antonio alderantz, ohiko ibilbidea.
Antigua
Aldaketak egingo dira Antiguako kaleetan (Zumalakarregi hiribidean eta Tolosa hiribidearen 1. zatian, bi norabidetan), gutxi gorabehera 11:00etatik 14:00etara. Antigua-Auzoak alderantz, Erdialdea moztuta egongo denez, Zubieta kalean hasiko da ibilbidea. Zerbitzu guztiak Matia kaletik Elias Salaberria kaleraino ibiliko dira, eta Europa plazatik aurrera, bakoitzak bere ohiko ibilbidea egingo du. Ohiko ibilbidea, Zubieta kaletik irtenda. Hurrengo geltokiak kenduko dira: Zumalakarregi 10, Antiguako Anbulatorioa eta Matiara Benta Berri Plazara lekualdatuko dira.
- 27. Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros eta 35. Arriola-Ospitaleak: Zumalakarregi 8 eta Antiguoko Anbulatorioko geltokiak kenduko dira. Ondarreta-Erdialderantz, ezin izango da Europa plazatik Erdialderantz pasa.
- 5. Bentaberri eta 25. Bentaberri-Añorga: Europa plazara iristean, norabide aldaketa egingo du, eta Amerika plazara itzuliko da. Lugaritzetik Melodiraino igo, Pio Barojatik bira egin eta Sanserrekatik sartuko da, San Martin kalera iritsi, eta Manterolan biratuta, Zubieta kalerantz joateko. Zumalakarregi 21, Esclavas eta Ondarreta geltokiak kenduko dira.
- 16. Igeldo: Zumalakarregi 9 eta Pio Baroja 4 eta 10 geltokiak kenduko dira eta Sanserrekara lekualdatuko dira.
- 18. Seminarioa: Ohiko ibilbidea, San Martin eta Manterolatik, Zubieta alderantz.
- 24. Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo: Zumalakarregi 21 eta Zumalakarregi 9 geltokaik kenduko dira eta Pio Baroja 4ra lekualdatuko dira.
- 33. Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara: Zumalakarregi 9, 21 eta Magisteritzako geltokiak kenduko dira.
- 35. Arriola-Ospitaleak: Magisteritza eta Zumalakarregi 9 eta 21-eko geltokiak kenduko dira eta Pio Baroja 4ra lekualdatuko dira.
- 45. Gelokiak-Antigua-Aiete: Magisteritza, Zumalakarregi 21, Esclavas eta Ondarretako geltokiak kenduko dira.