'Hiru txulo. Donostia eta txistua' liburua, txistu doinuen bidez
Aritz Gorrotxategiren Hiru Txulo. Donostia eta txistua liburua astelehenean aurkeztu zuten udalak eta Erein argitaletxeak, eta asteartean jendaurreko aurkezpena egin zuten udal batzar aretoan. Udaleko Txistulari Taldeak egin zuen aurkezpena, eta hainbat pieza jo zituzten, han bildutako herritarren gozamenerako. Jarraian, aurkezpeneko emanaldiko bideo txiki bat:
Isidro Ansorenak duela 100 urte hartu zuen Udaleko Txistulari Taldearen zuzendaritza, eta urteurrenaren aitzakiarekin, Ansorenaren eta taldearen historia kontatzeko aprobetxatu dute, baita hiriaren eta txistularitzaren arteko harremana nondik datorren aztertzeko ere.