Gas isuri bat izan da San Martin kalean
San Martin kaleko 59. zenbakian gas isuri bat izan da gaur eguerdian. Gas usainarengatik kaleko zirkulazioa eten dute isuria nondik zetorren argitzeko. Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira eremura, eta isuriaren lekua topatu ondoren zirkulazioa berrezartzea lortu dute. Donostiako Udalaren iturrien arabera, San Martin kalean ur hodiak aldatzeko lanak egiten ari dira. Antza lan egiten ari zirela gasaren hodia zulatu dute eta horrek eragin omen du isuria.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi du isuriak ez diela osasun arazorik sortu eremuan bizi diren herritarrei.