Auto batek talka egin du Arantzazuko Ama ikastolako hesiaren aurka
Martutene pasealekuan istripua gertatu da eguerdian. 13:10 inguruan Martuteneko norabidean zihoan auto bateko gidariak kontrola galdu du, eta Arantzazuko Ama ikastolaren hesiaren kontra joan da. Ibilgailuan bi emakume zeuden, eta suhiltzaileek kopilotu zihoan 70 urteko emakume bat ibilgailutik atera behar izan dute. Gidariak hainbat kolpe hartu ditu, eta biak ospitalera eraman dituzte.
Kolpeak ez du inor zauritu, eta ibilgailua ikastetxeko jolastokiko hesian sartuta geratu da, sarrera nagusitik metro gutxira. Gurasoak “haserre” agertu dira, segurtasun neurriak eskatzen denbora daramatelako. Ingurua “ondo babestu gabe” dagoela eta “arriskutsua” dela uste dute.