Juan Mendizabal Donostiarrako presidenteordea zendu da

Atzo hil zen Juan Mendizabal, Donostiarrako presidenteordea eta Zubi Gain elkarteko presidentea. Arraun klubak esker oneko hitzak eskaini dizkio: “Ezin buelta eman gure lehendakari ordearen heriotzaren albisteak utzi digun gorputzari. Juan Mendizabal, horren garrantzitsua izan zara gure taldean! Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik. Jakin badakigu, edonon zaudela ere, gu bultzatzen jarraituko duzula. Zure ametsak errealitate bihurtzeko lanean jarraituko dugu. Ez adiorik!”.
Gaztelubide elkarteko danbor nagusi eta Donostiarrako nesken entrenatzaile ohi Jose Ramon Mendizabalen anaia zen.