Lehen mailako arretaren kolapsoa eta ospitaletako gainkarga salatu dituzte
Lehen mailako arretaren kolapsoa eta ospitaletako gainkarga salatzeko mobilizazioa egin zen atzo Donostian. Osasun arloan gehiengoa osatzen duten Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek kalera irteteko deia egin zuten, eta milaka lagunek Osakidetzaren egoera “larria” salatu zuten.
Nik bai sinisten du osasun publikoan leloa erabili zuten mobilizazioan, osasungintza publikoa defendatsa aldarrikatuz. Gizartearen osasuna “jokoan” dagoela eta pandemia “aitzakia” bihurtu dela adierazi zuten sindikatuek: “egiturazko arazo baten aurrean gaude”. Hala, konponbideak exijitu zituzten. Besteak beste, aurrekontua handitzeko beharra nabarmendu zuten.