Martxoaren 6an izango da Lilatoia
COVID-19aren aurkako prebentzio neurri guztiak hartuta, lasterketa presentziala egingo dutela iragarri dute antolatzaileek. Hilaren 27an irekiko dute izena emateko epea.

Donostiako Atletikok iragarri du Lilatoia egingo duela martxoaren 6an, eta lasterketa presentziala izango dela. Iaz, pandemiaren ondorioz, lasterketa birtuala egin behar izan zuen elkarteak. Aurten, prebentzio neurriak hartuta, ohiko Lilatoia egingo dutela azaldu dute.
Ostegunean irekiko dute izena emateko epea. Parte hartzaileek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta prezio horren barruan erantsiko dute elkartasunezko euro bat. Antolatzaileek erabaki dute aurten bilduko den dirua Agifes elkarteari ematea. “COVID-19aren pandemiaren ondorioz, osasun mentaleko kasuek gora egin dute, eta gure aletxoa jarri nahi dugu borroka isil honetan”.