Asier Garcia preso donostiarra Euskal Herriratuko dute
Asier Garcia, beste sei euskal presorekin batera, Euskal Herrira ekarriko dute, eta Eusko Jaurlaritzak erabakiko du zer espetxetara lekualdatuko duten: Martutenera, Basaurira edo Zaballara.
2020an Badajozeko espetxetik Asturiaseko kartzelara lekualdatu zuten, eta bertan izan da orain arte. Garciak 2023ko uztailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.