Udalak plaka bat jarriko du Eugenio Olaziregiren omenez
Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean, hilaren 29an, Eugenio Olaziregiren omenez. ETAk erail zuen 1997an. Honekin 20 izango dira udalak Donostian jarri dituen plaka terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko.
Ekitaldia 12:00etan izango da Ategorrieta-Uliako Bordatxipi kaleko 14. zenbakian. Plakak jartzeko beste ekitaldietan egin den bezala, omenaldi xumea izango da. Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal taldeetako ordezkariek parte hartuko dute.
Eugenio Olaziregi Borda 39 urteko bizikleta saltzaileak garondoan tiro bat jaso zuen lankide baten zai zegoela Oiartzungo bere lantegira joateko, ETAK egindako atentatu batean.