'Vampire Academy' telesaila Donostian grabatzen ari dira
Miramar jauregia filmazio gune bihurtu da, Universal ekoiztetxearen Vampire Academy telesaila grabatzen ari baitira han. Zazpi egunez egongo dira jauregian eta inguruetan grabatzen.
Richelle Mead idazleak nerabeentzat idatzitako sagaren telebistarako egokitzapena da Universalen superprodukzioa, eta Euskal Herriko beste leku batzuetan ere grabatu dute dagoeneko; Erriberrin eta Ayanzen (Nafarroa), hain zuzen ere.