Amara Berri Loiola ikastetxeko patioa berrituko dute
Udalak Amara Berri Loiola ikastetxeko estalkia konponduko du eta patioa berrantolatuko du, 598.527 euro inbertituta. Tokiko Gobernu Batzordeak asteartean onartu zuen proiektua, eta honako esku hartzeak egingo dituzte: eraikinaren estalkia berrituko dute, sarrerako patioa berrantolatuko dute eta haur eskolaren aldera sartzeko pasabide bat sortuko dute.