Cristina Iglesias 'honoris causa' doktore izango da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean
Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak Cristina Iglesias artista donostiarraren (Parte Zaharra, 1956) eskultore lana aitortuko du, eta honoris causa doktore izendatuko dute. Joaquin Goyachek, konplutentseko errektoreak, izendatuko du Iglesias honori causa doktore, ostiralean, Madrilgo unibertsitatean bertan. Era berean, Elena Blanch, konplutentseko Arte Ederretako fakultateko dekanoa, izango da ekitaldiko amabitxia.
Iglesias Madrilen (Espainia) bizi da, eta ibilbide luze zein oparoa egin du artearen munduan; bereziki, eskultore lanetan. Hain zuzen ere, oihartzun handiko lan bat inauguratu zuen iaz Donostian: Santa Klara irlako itsasargiko Hondalea esku hartze artistikoa.