Añorga KKE-k Jolas Etxea taberna kudeatuko duen taldea aldatzeko prozesua ireki du
Añorga KKEko zuzendaritza batzordeak ohar bidez adierazi duenez, Jolas Etxea taberna eta jatetxea kudeatzen zuen taldeak bere bidea amaitu du eta taldea aldatzeko prozesu bat ireki dute. Jolas Etxearen kudeaketaz arduratu nahi duenak proiektu zehatz bat aurkeztu beharko du otsailaren 28a baino lehen. Elkarteko bazkide, auzotar eta interesatu guztiei zabaldu nahi diete deia.
Prozesuaren eta baldintzen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, idazkaritza@anorgakke.eus helbidea jarri dute eskuragarri.