Donosti Berri elkarteko kaldereroak ere ez dira aterako
Kaldereroak Amaran, 2020an. (Argazkia: Beñat Parra) Udalak oraindik ez du kaldereroen inguruko erabakirik hartu, baina Amarako Donosti Berri elkarteak aurten ere ez ateratzea erabaki du dagoeneko. “Azkeneraino saiatu gara, baina udalak jarritako baldintzekin ezinezkoa gertatu zaigu”, nabarmendu dute Donosti Berrikoek.
Ez dira halako erabaki bat hartu duten bakarrak. Izan ere, Amara Berrikoek eta Parte Zaharreko kalderero primitiboek ere atzo iragarri zuten ez zutela ospakizunean parte hartuko. Udalak proposatu zuen kaldereroak bi aste atzeratzea, otsailaren 19ko asteburura.


