Autobus batek oinezko bat harrapatu du Askatasunaren hiribidean
Istripu larria gertatu da gaur eguerdian Askatasunaren hiribidean. Dbus konpainiako autobus batek oinezko bat harrapatu du 12:00ak aldera. Istripua hiribideko 12. zenbakian gertatu da. Udaltzaingoa eta anbulantzia bertaratu dira eta “adinekoa” den biktima artatu dute 45 minutuz. Oraingoz ez dago biktimaren egoeraren berririk.