Kontxako kabinak birgaitzeko proiektua onartu du udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak Kontxako kabinak birgaitzeko proiektua onartu du. Obren kontratua Unebide Obras y Contratas, SL enpresari esleitu dio, eta 459.996 euroko aurrekontua izango du. Lanak 20 asteko epean gauzatuko direla aurreikusten dute.
Eskuhartze nagusiak hauek izango dira: zoladura guztiak eta hormen estaldurak altxatzea Kontxako hondartzako kabina kolektiboei itxura berritua emateko; estalki osoa altxatzea estalkitik uraren sarrera konpontzeko; dauden argizuloak forjatzea eta arkupeetako kutxatilan gainezkabide bat egitea, balizko kolapsoaren unean urak zuzenean hondartzara isurtzeko.