Metroaren aurkako kalejira egingo du Satorralaiak larunbatean
Datorren larunbatean, otsailak 5, Donostiako Metroaren aurkako kalejira egingo du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. Santa Agedaren “bertso berriak” kantatuko dituzte, eta Zaldibarko hondamendiaren bigarren urteurrenaren harira, Larrialde ekolohikoa gurean hasten delako lelopean egunotan hainbat herritan egingo diren salaketa eta aldarrikapen ekintzekin bat egingo dute.
“Donostiako Metroa bezalako makro proiektu kaltegarrien eraikuntza geldiarazi behar dela” aldarrikatzeko Erdialdetik Amara Zaharreraino joango den ibilbidea egingo dute. Goizeko 12:00etan San Martzial eta Easo kaleen elkartzen diren izkinan (Londres Hoteleko obren ondoan) hasiko da martxa, eta Urbieta, San Martin eta Larramendi kaleetatik Easo Plazaraino joango dira. Herritarrei Metroaren aurkako Santa Agedaren bertsoak kantatzeko gonbidapena luzatu dute.