Adurizek Ni Neu jatetxea itxiko du, leku berean beste bat irekitzeko
Andoni Luis Aduriz sukaldari donostiarrak Kursaaleko Ni Neu jatetxea ixtea erabaki du, hamabi urteko ibilbidea egin ondoren. Adurizek bera eta Bixente Arrieta buru dituen IXO taldeak kudeatzen du jatetxea, eta jakinarazi du astelehenean, hilaren 7an, itxiko dutela.
Hala ere, Adurizek ez du establezimendu hori utziko, jatetxe berri bat irekiko baitu aurten leku berean. IXO taldearen arabera, jatetxe berriak sua izango izango du ardatz, eta Donostiako eskaintza gastronomikoa osatzearen aldeko apustua egingo du.
Gaur egun, Ni Neu kontuan izan gabe, Adurizek bost jatetxe ditu: Bodegon Alejandro eta Topa Sukalderia Donostian, Mugaritz Errenterian (Gipuzkoa) eta Bistro Guggenheim eta Nerua Guggenheim Bilbon (Bizkaia).