Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak martxoan argitaratuko du disko berria
Niña Coyote eta Chico Tornado talde donostiarrak 2019an argitaratu zuen bere azken lan luzea, baina laster izango dute material berria entzungai, martxoaren 11n argitaratuko baitute disko berria. Gainera, berezia izango da, Don Condor eta Ñora Alacran talde misteriotsuarekin elkarlanean argitaratuko baitute, Niña Coyote eta Chico Tornado vs. Don Condor eta Ñora Alacran izenarekin. Talde bakoitzaren zazpi abesti izango ditu diskoak, bi binilotan banatuta.
Era berean, martxoan bertan aurkezpen bira abiatuko dutela iragarri dute. Lehenengo geldialdiak Santiago (Galizia), Bilbo (Bizkaia), Bartzelona (Herrialde Katalanak) eta Madril (Espainia) izango dira, eta ekainaren 3an iritsiko dira Donostiara, Dabadaban jotzeko.