Zer moduz hasi duzu 2022a? Zer espero duzu urte honetarako?
Gaurkoan Groseko Irrintzi AEKren euskaltegiko ikasleekin bildu gara, urtea nola hasi duten eta zer espero duten jakiteko.

«Aurten oposizioak egin nahi ditut laborategiko teknikaria izan nahi dudalako»
Marina Laskibar, Gros
Oraingoz ondo hasi dut urtea, ez dut ezer berezia egin. Txakurrarekin joaten naiz egunero, horrez gain, normalean egiten ditudan gauzak egiten jarraitu dut. Aurten oposizioak egin nahi ditut laborategiko teknikaria izan nahi dudalako.
«2022an maskara kentzea espero dut, eta, horrez gain, B2 azterketa gainditu nahiko nuke ikasturte honetan»
Irun Molina, Irun
Ondo eta gogotsu hasi dut urtea, baina pandemiaren egoerak urduritasuna sortzen dit. Egia esan, 2022an maskara kentzea espero dut, eta, horrez gain, B2 azterketa gainditu nahiko nuke ikasturte honetan.
«2022an ikasketekin eta lanarekin jarraitu nahiko nuke, eguneko zentro batean egiten dut lan»
Daniela Rios, Kolonbia-Egia
Beti bezala hasi dut urtea, pandemiarekin denok ari gara gehiago zaintzen eta gauza gutxiago egiten. Lasai hasi dut: lanera joaten naiz, ondoren euskaltegira, eta azkenik etxera. Horrez gain ez dut gauza askorik egin. 2022an ikasketekin eta lanarekin jarraitu nahiko nuke, eguneko zentro batean egiten dut lan. B2 titulua ere eskuratu nahiko nuke, eta aurrera begira ere, oposizioak atera nahiko nituzke.
«Dena ondo joatea eta pandemia bukatzea espero dut»
Koro Paredero, Parte Zaharra
Nahiko ondo hasi dut urtea. Nire alaba konfinatuta egon zen, eta ondoren nire senarra. Horrek urduritasuna sortu digu. Baina dena ondo atera da; beraz, primeran. Aurten dena ondo joatea, eta pandemia bukatzea espero dut.
«Bidaia handi bat egin nahi dut, baina oraindik ez dakit nora joango naizen»
Claudia Epelde, Bilbo
Urte hasierarekin batera, lanean hasi naiz; ospitalean egiten dut lan. Ez dut oraindik koronabirusa harrapatu, horregatik pozik nago, baina neka- tuta nago, eta oraindik hasi besterik ez da egin. Urte honetan bidaia handi bat egin nahi dut, baina oraindik ez dakit nora joango naizen. Bidaia egingo dudala badakit, nora joan nahi dudan pentsatu behar dut.
«Konfinatuta nago oraintxe eta euskaltegiko klaseak etxetik jarraitu behar ditut»
Jose Javier Quintanilla, Ulia
Ondo hasi dut, baina konfinatuta nago oraintxe, eta euskaltegiko klaseak etxetik jarraitu behar ditut. Nire seme-alabak bisitatzera joan nintzen eta koronabirusa hartu nuen. Urte honetarako, pandemia amaitzea espero dut, eta denok behingoz aurrez aurre egoteko aukera izatea espero dut, ahal bada maskararik gabe.