Zortzi sortzaile, zortzi establezimendutarako
Kaleidoskopia proiektuak Donostiako Erdialdeko zortzi establezimenduren erakusleihoak apaindu ditu, askotariko diseinuekin. Zehazki, Hondarribia kaleko zortzi establezimendu hauek apaindu dituzte: Mikel erloju denda, Tello zapata denda, Cilveti bitxi denda, Jorge San Martin argi denda, Arbaso hotela, Alaitz Cascante estilismo establezimendua, Manuela va de fiesta denda eta Muchas Telas saltokia. Hilaren 10era arte egongo dira ikusgai.
Era berean, establezimendu bakoitza emakumezko sortzaile batek apaindu du, diseinu propio batekin: MRLaspiurrek diseinatu du Cilvetikoa, Aleix&Quimek Tellokoa, Irati Guarretxenak Mikelekoa, YOU Comunicacionek Muchas Telaskoa, Patri Tabernak Alaitz Cascantekoa, Ainhoa Garmendiak eta Mazedonia Studiok Manuela va de fiestakoa, Arquimañak Arbaso hotelekoa eta Arreche & Lizarzak Jorge San Martinekoa. Jarraian, denen argazkiak: