Koplak eta makil hotsak Donostian
Makilak astinduta, Santa Ageda bezperako koplak kantatu dituzte Donostiako hainbat auzotan. Antiguan, Antiguotarrak elkarteak antolatuta, Santa Ageda eskean aritu ziren auzoan zehar.
Altzan San Martzial plazatik abiatu ziren, Bizarrain euskara elkarteak eta auzoko bertso eskolak antolatuta. Koplak abestu zituzten auzoko kaleetan zehar.
Egian ere ibili ziren kantuan, eta Juan Mari Jauregi bizilagunari eskaini diote kopla bat.
Parte Zaharrean Kresalakoentzat berezia izan da aurtengo Santa Ageda bezpera. 50 urte bete dituzte estreinakoz Santa Ageda bezperako koplak abestera atera zirenetik; 1972ko otsailaren 4an hasi ziren. Santa Ageda bezperari buruzko albiste guztien bilduma.