887 positibo atzeman dituzte Donostian eta intzidentzia metatuak beheranzko joera mantentzen du
Ostegunetik igandera, otsailaren 3tik 6ra, 887 kasu positibo atzeman dituzte Donostian. Ostegunean 317, ostiralean 254, larunbatean 173 eta igandean 133. Intzidentzia metatua 2.742,91koa da orain, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera. Joan den ostegunean 3.178,34koa zen hiriko intzidentzia metatua. Nabarmen ari da jaisten positibo kopurua eta intzidentzia metatua bai Donostian eta baita Euskal Herrian ere.
Maskaren erabilera
Maskara erabiltzeak nahitaezkoa izaten jarraitzen du erabilera publikokoa den edo publikoarentzat zabalik dagoen edozein espazio itxitan. Aire zabaleko espazioetan maskara nahitaez erabili beharko da, baldin eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe gordetzeko aukerarik ez badago, bizikide diren taldeetan izan ezik.
Edukiera
5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko aforoa % 60ekoa izango da, eta ezingo da elikagairik edo edaririk kontsumitu ekitaldietan, ez barrualdeetan ez kanpoaldeetan. Bestetik, mahai bakoitzeko gehienez 10 pertsona elkartu ahal izango dira.
Ordutegiak
Merkataritza, gizarte eta kultur jarduera guztiak 01:00etan bukatuko dira.
Ekitaldiak
Ekitaldiak antolatzean, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibideak bete beharko dira. (Hemen argitaratuko dira, datozen egunotan: www.euskadi.eus/koronabirusa).
Ekitaldiak egin bitartean, barneko eta kanpoko barrutietan ura baino ezingo da kontsumitu; beste elikagairik eta edaririk ezingo da hartu. Elikagaiak eta edariak ostalaritzako eta jatetxeetako espazioetan baino ezingo dira saldu eta kontsumitu. (Adibideak: futboleko edo beste kirol batzuetako partidak, kontzertuak…).