Bi greba egunetara deitu dute Osakidetzan
Hilaren 25ean eta 28an egingo dituzte grebak, eta mobilizazioa egingo dute hilaren 26an Donostian.
Osakidetzako sindikatuek –Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT– agerraldia egin dute Bilbon, eta iragarri dute bi greba egun egingo dituztela hilaren bukaeran, 25ean eta 28an. Lehen arretako egoeraren larritasuna salatzen jarraitzeko beharra aldarrikatu dute, eta, hain justu, lehen arretan egingo dute greba hilaren 25ean. 28an, aldiz, Osakidetza osoan deitu dute grebara. Era berean, hilaren 26an mobilizazioak antolatuko dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen.
Bilboko agerraldian, sindikatuek salatu dute Osasun sailak edukiz hustu duela mahai sektoriala, baita Jaurlaritza ez dela «”ezer negoziatzen” ari salatu ere. Ildo horretatik, nabarmendu dute ez dutela berriro mahai sektorialean parte hartuko, “negoziazio erreal bat planteatu arte”.