Inauterietako desfilea bitan banatzearen aldekoa da Donostia Festak
Donostiako Udalak oraindik ez du erabakirik hartu inauterien inguruan. Dena dela, hedabide batek aurreratu du zein den Donostia Festak sailaren proposamena. Inauterietako desfileak hilaren 26an eta 27an egingo lirateke. Gainera, hogeita lau konpartsen desfilea bitan banatzearen aldekoak dira.
Horrela, hilaren 26an hamabi konpartsek Erdialdeko kaleetan egingo lukete desfilea, eta beste hamabi konpartsek Groseko kaleetan. Hilaren 27an, berriz, gauza bera egingo lukete, baina alderantziz. Hau da, Erdialdean desfilaturiko hamabi konpartsek Grosen egingo lukete, eta Grosen aritutakoek Erdialdean.