Oihane Otaegiren eta Mikel Unanueren ahalegina jaso dute erreportaje batean
Ez zuten lortu Pekingo Neguko Olinpiar Jokoetara sailkatzea. Horrela ere, gogotik saiatu ziren Donostiako Oihane Otaegi eta Mikel Unanue curling jokalariak. Egindako saiakera bideo erreportaje baten bidez jaso du BAT Basque Team fundazioak. BAT to Beijing erreportaje sortaren Oreinaren pentsaera atala dagoeneko ikusgai dago.
Porrotek arrastoa utzi arren, ez dituzte donostiarren ilusioak suntsitu. Otaegi eta Unanue buru-belarri dabiltza Olinpiar Jokoetan lehiatzeko ametsa betetzeko. Hurrengo helburua garbi dute jada: 2026an Italiako Cortina d’Ampezzon egingo diren jokoetarako sailkatzea.