Amara Berri ikastetxea hankaz gora jarri dute ezezagun batzuek
Urbieta kaleko Amara Berri ikastetxe publikoko langileek egoitza “hankaz gora” topatu dute gaur goizean. Noticias de Gipuzkoa egunkariak jakinarazi duenez, langileak goizeko zortziak aldean konturatu dira egoitzako gauzak ez zeudela bezperan utzitako leku berean. Ertzaintzari deitu diote, eta gertaturikoa ikertzen ari dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi du ezezagun batzuek egoitza erabili dutela, batez ere, sukaldea. “Baldarkeria” bat izan dela gaineratu dute, eta kalte material ugari eragin dituztela. Oraindik ez dute salaketarik jarri ikastetxeko arduradunek.