Narru jatetxeko Ander Rodriguez gozogilea Madrid Fusion sarietarako hautatu dute
Madrid Fusion sarietako hautagaiak jakinarazi dituzte, eta gozogile berririk onenaren atalean Narru jatetxe donostiarreko Ander Rodriguez hautatu dute. Sari banaketa martxoaren 28an egingo dute, eta Rodriguez beste bost gozogilerekin lehiatuko da: Pandejuevo gozotegiko (Cee, A Coruña, Galizia) Diego Trillo eta Noelia Quintanekin, Tatau Bistro jatetxeko (Huesca, Espainia) Ausias Signesekin, Hard Rock jatetxeko (Ibiza, Herrialde Katalanak) Marina Reyrekin, Casa Romantica jatetxeko (Kanaria Handia, Espainia) Kibsaim Kibi Lugorekin eta Panem okindegiko (Madril, Espainia) Angelica Locantorerekin.
Rodriguezi buruz, honakoa adierazi dute Madrid Fusion sarietakoek: “Bere postreak dira Narru jatetxearen mugarrietako bat. Bere eskuetatik irudimenezko konposizio pertsonalak ateratzen dira, eta horiekin sormen gaitasuna eta perfekzio teknikoa eta oreka sentsazioa erakusten ditu. Bere mugarri batzuek, gazta krema epelak eta sagar tarta, mendekotasuna sortzen dute bere bezeroen artean. Berdin, hur eta zitriko tarta likidoa edo anana errea te beltzarekin, bere espezialitate arrakastatsuenen artean”.