Realaren babesle nagusia Cazoo izango da
Reala eta Cazoo akordio batera iritsi dira datorren denboraldirako. Ingalaterrako enpresa Europako liderra da online bidezko autoen salmentan. Gaur egun, Cazoo enpresak Ingalaterrako lehen mailako Everton eta Aston Villa taldeak babesten ditu. Realarekin lotu duen akordioa uztailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.
Alex Chesterman enpresariak sortu zuen Cazoo 2018an, eta dagoeneko 50.000 auto baino gehiago saldu ditu Ingalaterran. Cazoo azken bi urtetan Europan gehien hazi den enpresetako bat da, eta online autoak erosteko aro berriaren aitzindaria da. “Oso pozik gaude Realarekin elkartzeaz. Gu bezala, anbizio handiko kluba da eta zale ugari ditu”, azaldu du Chestermanek.
Akordioarekin pozik agertu da Jokin Aperribai Realeko presidentea: “Asmo handiko plan zirraragarriak dituzte gure merkatuan hazten jarraitzeko. Atsegin dugu Cazoori gure zaleengandik hurbil egoten eta arrakasta handia ematen ari zaion formula berritzailea ezagutzen laguntzea”.