Txapiñene kaleko bi etxebizitza dorreen ingurua berrituko dute
Udalak Altzako Txapiñene kaleko 1. eta 3. zenbakien ondoko plaza berritzeko lanak adjudikatu dizkio Landa e Imaz enpresari. Lau hilabeteko iraupena izango du kontratuak eta 326.409 euroko aurrekontua. Bi etxebizitza dorreen ondoan dauden lokalek eta aparkalekuek plazaren azpian hezetasun ugari dituzte. Hori dela eta, plaza berrituko dute arazoa konpontzeko.
Obrak bi zati nagusitan bereiziko dute. Batetik, plaza inpermeabilizatuko dute bere erorketekin eta uren ebakuazioarekin. Bizilagunek ordainduko dute zati hori. Bestetik, zoladurazko akaberak, ura biltzeko kanaletak, argiteria, barandak eta hiri altzariak udalak berrituko ditu.