Liher taldekoak Joseba Argiñanoren sukaldean sartu dira
Liher rock talde donostiarreko kideek oholtza utzi dute tarte batez, sukaldean sartzeko. Hain zuzen ere, Lide Hernando abeslaria eta Iñigo Etxarri gitarrista Joseba Argiñano sukaldari ezagunaren Sukalerrian telebista saioan izan dira, ETB1-en.
Argiñanoren laguntzaile lanak egin dituzte Liherrekoek telebistan, eta baratxuri zopa berezi bat prestatu dute, txistorra eta odolki hostopilekin. Sukaldean duten abilezia erakutsi behar izan dute Hernandok eta Etxarrik. Saioa, osorik, Nahieran plataforman dago ikusgai dagoeneko.