Luxuzko etxebizitzak izango ditu Prim kaleko 10. zenbakiko eraikinak
Donostiako Udalak argi berdea eman dio Bilbo plazan, Prim kaleko 10. zenbakian, dagoen eraikina birgaitzeko eta handitzeko proiektuari. Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoa zen, baina 2017an saldu zuten 10,3 milioi euroren truke. Orain, jabe berriek luxuzko hamazazpi etxebizitza jarriko dituzte eraikinean.
Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziaren barruan dago Prim kaleko eraikina, eta B kategoriako babes maila dauka. 1905ean eraiki zen eta Eusko Jaurlaritzak jabetzaren ganbera gisa erabili zuen urtetan. Aurrera begira, ordea, luxuzko etxebizitzak izango ditu.