Loiolako zeharbidean motordun ibilgailuentzat hiru errei beharrezkoak dira?
Oinezkoentzako eremuan autoak aparkatzeko seinaleak jarri dituztela ohartarazi du Kalapie elkarteko kide batek.
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak Loiolako zeharbide berriaren inguruko inkesta bat abiatu du sare sozialetan. Motordun ibilgailuentzako hiru errei daude pasabidean, eta horiek beharrezkoak diren galdetu dute.
Loiolako zeharbide berriari buruz, motordun ibilgailuentzat 3 errail beharrezkoak dira? /
— Kalapie H.T.E. (@kalapiedonostia) February 8, 2022
Sobre la bulevarización de Loiola. ¿Son necesarios 3 carriles destinados a vehículos motorizados?
Horrez gain, Gorka Hoyos Kalapieko kidea kritiko agertu da zeharbidean jarri dituzten aparkaleku batzuekin. Hain zuzen ere, oinezkoentzako eremuan autoak aparkatzeko seinaleak jarri dituzte.
Kaixo @DSSMugikortasun/@Pilar_Arana_P , Loiolan gaur jarri berri dituzuen ?️seinale hauek, oienezkoen gunean ?????-ak aparkatzeko dira? pic.twitter.com/5btSKtudmr
— Gorka Hoyos (@Gorka_Hoyos) February 9, 2022