Euken Alberdi patinatzaile donostiarra munduko txapelketan izango da
Euken Alberdi donostiarrak lortu du: junior kategoriako patinaje artistikoko munduko txapelketan parte hartuko du, Espainia ordezkatuz. 19 urteko donostiarrak pasa den asteburuan, hilaren 5ean, lortu zuen munduko txapelketarako txartela, Sofia Trophy txapelketan. Denboraldi honetan, hainbatetan saiatu da Alberdi munduko txapelketarako sailkatzen, eta, azkenean, lortu du. Seigarren postuan amaitu zuen, 165,12 punturekin. Munduko txapelketa martxoaren 7tik 13ra egingo dute, Sofian (Bulgaria).
Espainiako junior kategoriako txapelduna da Alberdi, eta estreinakoz hartuko du parte munduko txapelketan. Martxoaren 7tik 13ra egingo dute munduko txapelketa, Sofian (Bulgaria).