Parte Zaharreko auzipetuen aldeko elkartasun jaialdia antolatu dute
Parte Zaharra Aske plataformak azken urtean Parte Zaharrean izandako istiluen ondorioz auzipetutakoen aldeko elkartasun jaialdia egingo du.
Ostegunean emango diote hasiera jaialdiari, eta igandera arte egingo dituzte ekitaldiak Elkartasuna antolatu auzoa berreskuratu lelopean. Ostegunean, argazki erakusketa jarriko dute Trinitate Plazan, eta 19:30ean Jam Session saioa izango da Arrano Beltza elkartean. Ostiralerako, ordea, hainbat taldek kontzertuak eskainiko dituzte Letaman Gaztetxean 17:00etatik aurrera: Fitoskins, Aphaxia, Herenegun, Northcousing+Ghribi, Tirokatuak, Alargun Beltzak, Yakoviev 42 eta DJ Miniño.
Larunbatean, berriz, 14:00etan herri bazkaria egingo dute Arrano Beltza elkartean, eta Herria Tabernan eman behar da izena. Ondoren, bertso saioa egingo dute Trinitate plazan 18:00etan, eta 19:30ean Barrene Herrikoia egingo dute bertan. Jaialdiarekin amaitzeko, igandean, Zigor bat gehiago dokumentala proiektatuko dute 18:00etan Arrano Beltza elkartean.